IKASTEKO TEKNIKAK Nola ikasi ikasten? Zergatik ahazten dut maiz ikasi dudan hori? Eta zergatik kostatzen zait hainbeste azterketa bat prestatzea? Ikasle askoren galdera da, eta erantzuna, askotan, teknika da. Ez dago formula magikorik, baina bai gomendio batzuk, ikasteko orduan eraginkorragoak izateko. Planifikatu: Gure ikasketa-denbora planifikatzea da eraginkor izateko lehen urratsa. Egin ezazu ordutegi egituratua, markatu ikasgai bakoitzerako mugak eta helburu zehatzak. Gutxienez astebete bistako lan-plana izan beharko zenuke. Hein handi batean, zure arrakasta edo porrota hemen hasten da, plangintza on batekin. Ez ahaztu helburua: Helburu bat lortzeko, amets bat betetzeko, gustatzen zaigun horretan aritzeko... ikasten dugu... Baina, askotan, zailtasunek gure helburua ahaztarazi eta motibazioa galarazten digute. Gogoan izan beti zure ahaleginaren azken helburua, gutxien gustatzen zaizkizun irakasgaiekin egunero izaten dituzun arazoetatik haratago. Ez egin atzera: Ez itzazu a...
Entradas
Mostrando entradas de febrero, 2025